Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 09 teilatua berrituta altzola udallokala elgoibarElgoibarko Udalak jakitera eman duenez, 350.000 euro baino gehiago inbertituko ditu aurten Altzola eta Sigma auzoetan, hobekuntza lanak egiteko.

Altzolari dagokionez, zenbait lan gauzatu dituzte dagoeneko: Karmen Plazako udal eraikinaren teilatua berritu dute (45.000 €, BEZa barne), hilerrira sartzeko baranda garbitu, eta eskudel berriak ipini dituzte elizarako sarreran (25.000 €, BEZa barne). Egiteko gelditzen diren lanetan, berriz, San Juan Plaza parkea berrituko dute, eta 45.000 euroko kostua izango dute lanok. Hortaz, guztira 115.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak Altzolan aurten.

Aurrekoez gainera, azken ufalek kaltetutako Bainuetxeko Zumardia gunea asfaltatu eta inguru horretako petrila berreraikiko dutela jakinarazi dute Udaletik. Lanok gauzatzeko proiektua idazten ari dira, eta azaldu dutenez, ibaiaren ur-goraldiak gertatzen direnean eremuan ahalik eta kalte gutxien eragitea lortzea dute helburu. Udaletik gogora ekarri dute Altzolako eremua Birgaitze Integraleko Eremu izendatuta dagoela, eta, beraz, hura babesteko, kontserbatzeko eta hobetzeko ekintza berezi baten mende dagoela, bizilagunen bizi-kalitatea hobetze aldera.

2022 05 09 eskudel berriak altzola elizara elgoibar udala

 • Sigma auzoko irisgarritasuna hobetzeko lanak
Era berean, Udalak 255.000 euroko aurrekontu-partida gorde du, BEZa barne, Sigma auzoko irisgarritasuna hobetzeko. Lau etxebizitza-bloketan beste horrenbeste igogailu ipiniko dituzte. Horretarako, Udalak lursail publikoa laga die auzotarrei, igogailu horiek etxeaurretan jarri ahal izateko. Auzotarrek jarduketa hori egin ondoren, Udalak bidea luzatzeko eta berritzeko obrak hasiko ditu, etxebizitzen ondoko aldean dauden aparkalekuetatik ekonomato zaharraren pareraino.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza