Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 11 Espaloiak konponketa2Elgoibarko Udalak San Roke eta Trenbide kaleetako espaloiak konpondu ditu. Espaloiak handitu eta berritu egin ditu irisgarritasuna errazteko.

Irisgarritasun Planean somatutako beharrei erantzunez Elgoibarko Udalak San Roke eta Trenbide kaleetako espaloiak birmoldatu ditu. San Roken, 26. zenbakitik Juan Mugertza 3ra doan zatia, eta Trenbide kalean, San Inazio 4 eta Ubitarte 3ren ondoko zatia.

Konponketen inbertsioa 99.819,64 eurokoa izan da (BEZik gabe) eta obrek lau hilabete eta erdiko iraupena izan dute.

Espaloiak handitu eta berritu egin dituzte. Elgoibarko irisgarritasuna hobetzeko, oinezkoei lehentasuna emateko eta herritarrei guztiontzat egokitutako espazio atseginagoak, irisgarriagoak eta seguruagoak eskaintzeko. "Elgoibarko Udalaren lan-ardatz nagusietako bat irisgarritasuna hobetzea da, eta, horrekin batera, herritarrei gune atseginak, irisgarriak eta seguruak eskaintzea, guztientzat egokituta", azaldu dute Udaletik.2022 03 11 Espaloiak konponketa1

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza