Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 02 23 kaleak garbitzen makinagaz elgoibar b ezenarroHerriko hainbat espaloi garbitzen ari dira makina bidez, ohiko kale-garbiketa zerbitzuarekin kendu ezin diren hondakinak garbitzeko. Era berean, brigadako beharginak herriko hainbat lekutan dauden eskileratako heldulekuak margotzen ari dira.

Elgoibarko Udalak eta Debabarrena Mankomunitateak herriko hainbat gunetako espaloiak garbitzen ari dira. Hilabetez jardungo dute lanean Bernardo Ezenarro, Pedro Migel Urruzuno eta Trenbide kaleetan, Ermuaranbiden, Uparitzagan, Ikastolako igoeran... Garbiketa urtean barrena beste eremu batzuetabn ere egingo dute eta irailerako aurreikusi dute hurrengoa. 2021 amaieran, herriko hainbat espaloitan ez labaintzeko tratamenduakk egin zituen Udalak eta kale horietan ez da garbiketa zerbitzu osagarri hau egingo.

 • Mantenu lanak
Era berean, herri-lanetarako udal brigadako langileak hainbat mantenu lan egiten ari dira egunotan. Aita Agirre, Lekueder eta Artekaletik Trenbide kalera doazen eskilaretako heldulekuak konpondu eta margotu dituzte, eta baita Urazandi auzoan dauden heldulekuetan ere, besteak beste.

2022 02 24 barandak margotu berri artekale elgoibar

2022 02 24 barandak margotu berri elgoibar 1

2022 02 24 barandak margotu berri elgoibar

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza