Saneamendu sareko hodiak aldatzeko lanak hasiko dituzte Urazandin

Barren.eus 2022ko ots. 12a, 10:29

Urazandi kalearen behealdean egingo dituzte saneamendu sareko hodiak aldatzeko lanak, igogailu publikoak dauden inguruan, astelehenetik aurrera.

Igogailuaren ondoan ur zikinen hodiren bat hondatu zela kexatu izan dira herritarrak azken hilabeteetan, espaloira ur zikina irteten zela, eta inguru horretan usain txarra zegoela ohartarazi zuten auzotarrek.

Astelehenean, otsailak 14, hasiko dituzte saneamendu sareko hodiak aldatzeko lanak. Lanek irauten duten bitartean, igogailu publikoaren alboan dauden oinezkoentzako eskailerak (irudian) ez direla erabilgarri egongo jakinarazi dute.

2022 02 11 urazandi elgoibar eskailerak hodia barren 1