Urrategi baserrirako bidea konpondu du Udalak

Barren.eus 2022ko urt. 3a, 16:52

Azaroaren erdialdetik abenduaren hasierara bitartean izandako euriteek Urrategi baserriko bidean kalteak eragin zituzten. Luizi baten ondorioz, bidea hondatu egin zen, eta Elgoibarko Udalak konpontze lanak egin ditu.

Lurra egonkortu eta zoladura berria ezarri dute bertan. Lan horiek egiteko 7.300 euro + BEZ erabili dituzte. Udalak zabaldu dituen ondorengo argazkietan ikus daitezke euriteek bidean eragin zituzten kalteak, lehen irudian, eta konponketak amaitu ostean bideak duen itxura bigarren irudian. 

2021 12 28 urrategi baserria bidea kalteak euriteak elgoibar udala

2021 12 28 urrategi baserria bidea kkonponduta euriteak elgoibar udala

 Lotura duten albisteak: