Mendaroko Udalak Aranerrekako landa-bidea berritzeko lanak hasi ditu, bidean identifikatu diren hainbat puntutan. Besteak beste, hormigoizko zorua pikatu, harri legarrarekin oinarria hobetu eta berriz ere hormigoizko zorua egingo dituzte.
Mendaroko Udaletik jakitera eman dutenez, 2021ean, guztira, 150.000 euro bideratuko dituzte herri inguruko landa bideak konpontzeko lanetara. Aurrez, Alkorta eta Sahatsu landa bideetan egin ziren hobekuntza lanak eta, orain, Aranerrekako bidean dihardute lanean, eta ondo bidean eta "eguraldiak laguntzen badu", datozen egunetan amaitzea aurreikusten dute.
Lanotarako inbertsioa 20.615,50 eurokoa, BEZ gabe, izan dela zehaztu dute Udaletik.