Estalpe handiagoa eta kolore berriak Urazandiko haur eskolako jolaslekuan

Barren.eus 2021ko urr. 7a, 09:11

Urazandiko parkean dagoen Herri Eskolako eskolaurrearen estalpea handitzeko lanak amaitu dituzte, eta dagoeneko, erabiltzeko prest dago estalpe berria.

2019ko aurrekontu partehartzaileetan herritarrek euren botoen bidez aukeratutako proiektuetako bat izan zen honakoa, eta egitasmo horren barruan gauzatu dute obra hau. Negu sasoirako zein egun euritsuetarako parke edo espazio estali bat sortzea izan da obra honen helburua, eta horretarako, lehendik zegoen eraikinaren estalpea handitu dute. (ikus lehen zuen itxura)

Estalpe berriak, lehendik zegoenari gehituta, gutxi-gorabehera 55 metro koadroko espazioa estaltzen du. Garbitu, margotu eta argitasun handiagoa eman diote. Lanek 44.052,83 euroko aurrekontua izango dute (BEZ barne), eta Asketa eraikuntza enpresak burutu ditu.

2019ko aurrekontu partehartzaileen bigarren fasean hamalau proiekturen artean gogokoenei botoa emateko aukera izan zuten herritarrek, eta boto gehien jaso zituzten bost proiektuak gauzatzeari ekin zion Udalak.

2021 10 06 estalpea handuitu txanpinoia urazandi elgoibar 1

2021 10 06 estalpea handuitu txanpinoia urazandi elgoibar

2021 10 06 estalpea handuitu txanpinoia urazandi elgoibar gauez

2021 10 06 estalpea urazandi herrieskola elgoibar gauez 1

2021 10 06 estalpea urazandi herrieskola elgoibar gauez 2