Udaletik jakinarazi dutenez, eskailera zati horrek arazoak eman ditu azken aldian, baina eskudelean duela jatorria atzeman dute. Konpontze lanak datorren martitzenean, ekainaren 15ean, egingo dituzte. Hori dela eta, aipatutako eskailera (irudian) itxita egongo da 8:00etatik 20:00etara bitartean.