Urazandiko igogailua itxita egongo da bariku goizean

Barren.eus 2021ko eka. 3a, 08:52

Pitzatuta dagoen beirate bat aldatzeko lanak direla eta, Urazandiko igogailu publikoak itxita egongo dira bihar goizean.

Igogailuak ipintzeko lanak bukatzear zirenean pitzatu zen goikaldean dagoen igogailuko beirate bat. Udalak jakinarazi du bariku honetan, ekainaren 4an, aldatuko dutela kaltetutako beiratea. Lanok iraun bitartean, 9:00etatik 14:00etara, igogailuak ez dira erabilgarri egongo.

∞Lotura duten albisteak: