Goñati eraikineko teilatua konpontzen ari dira

Barren.eus 2021ko mai. 28a, 10:44

Goñati eraikineko teilatua berritzeko lanak hasi ditu Mendaroko Udalak. Teilatuan atzeman dituzten itokinei konponbidea emateko aluminioz eginiko teilatua jartzeko lanak hasi dituzte.

 

Mendaroko Udaletik jakinarazi dutenez, lanak datorren astelehenerako, maiatzaren 31rako amaitzea aurreikusten dute. ‘Carpintería Soraluze’ enpresa ari da teilatua konpontzeko lanetan, eta Udalak 3.107,28 euroko (BEZ barne) inbertsioa bideratu du lanotarako.
Garabi-kamioi bat erabiltzen ari diren arren, ez dute trafikoa moztu beharrik izango, alabaina, herritarrei inguru horretan arretaz jokatzeko eskatu die Udalak. Anbulategia eta Goñati gimnasioa daude konpontzen ari diren teilatupean.

Joan zen urte amaieran frontoiko argiak LED teknologiara aldatzeko lanak ere egin zituen Udalak. Frontoian eta Ikastolan ipini zuten argiztapen-sistema berria, eta 22 kale-argi aldatu zituzten guztira.