Arriaga Industrigunea berrurbanizatzeko bigarren fasea hasi dute

Barren.eus 2021ko mai. 19a, 15:08

Iazko otsaila eta uztaila bitartean, Arriaga industrigunea berrantolatzeko lehen faseko lanak burutu zituzten, orain bigarren faseari ekin diote.

Bigarren fase honetako lanak, esaterako, industria guneko behealdeko sarbidearen inguruan egingo dira da eta lehen bidegurutzeraino helduko dira, hain zuzen, ‘Térmicos Sarasketa” enpresa pareraino eta lehen fasearen amaieraraino.

Obren helburua da eremuko irisgarritasun edota argiteria arazoei irtenbidea ematea eta egingo diren lanen artean, halaber, galtzadaren zorua zein espaloiak konpondu, zintarriak berreraiki, euri uren saneamendu sarea zein edateko uren hornidura sarea konpondu eta zazpi argiztapen puntu berri jarriko dira.
Lanen aurrekontua 201.453,57 eurokoa da (BEZik gabe) eta lanen exekuzio epea hiru hilabetekoa izango da, horrenbestez, abuztua amaierarako amaituta izatea espero du Udalak.

Udal gobernuarentzat proiektu estrategikoa da Arriagakoa, herriko industria guneak azpiegitura onez hornitzea beharrezkotzat jotzen baitu jarduera industriala garatzen laguntzeko. Arriagakoa, herriko poligono zaharrenetarikoa da eta bertan era askotariko jarduera ekonomiko egiten dira. "Hori dela eta, bertako jarduerei ekosistema eta azpiegitura egokiak eskaintze aldera hainbat aldaketa eta berrikuntza egiten dihardu Udalak", azaldu dute Udal arduradunek.

2021 05 19 arriaga 2 fasea hasi lanak elgoibar barren

2021 05 19 arriaga industrialdea berrurbanizatzea 2fasea hasi arraiz beitia

∞Lotura duten albisteak: