Bazter-babesak jarri dituzte baserri bideetan

Barren.eus 2021ko mai. 11a, 14:25

Herritarren segurtasuna bermatzeko bazter-babesak jarri ditu Elgoibarko Udalak baserri bideetan. Guztira 2 kilometro eta 100 metroko ibilbidea babestu dute.

Elgoibarko Udalak jakitera eman duenez, 2019tik 2021 bitartean 100.000 euroko inbertsioa egin dute hainbat baserri bideetan bazter-babesak ipintzeko. Bazter babes horien funtzioa da errepidea eta berdegune edo sakanak banatzea, eta, bertatik igarotzen diren oinezko zein ibilgailuen segurtasuna bermatzea.

"Elgoibartarren segurtasuna eta ongizatea ardatz hartuta eta herri seguruago bat eraikitzeko bidean, udalak, herrigunean egiten dituen ekintzez haratago, arreta berezia eskaintzen die baserri bideei, herritar asko baitira bertan bizi edo bertatik igarotzen direnak", azaldu dute Udaletik.

2021 05 11 bazter babesa biionda elgoibar udala b1