Zaharberritze lanak amaitu eta gero, joan den otsailaren 5ean zabaldu zuten karakoleko zubia, baina argiterian lan batzuk egitea falta dela jakinarazi dute Udaletik, eta lanok egiteko zubia itxita egongo da, egunez.
Gaurtik barikura bitartean, otsailaren 16tik 19ra, itxita egongo da Karakoleko zubia, egunez. Gauez, aldiz, erabilgarri egongo da. Zubiko argiteriaren azken "erremate-lanak" egiteko itxiko dutela jakinarazi dute Elgoibarko Udaletik.
∞Lotura duten albisteak:
-
Zaharberritze lanak amaituta, zabalik dago Karakoleko zubia (2021-02-05)
- “Karakoleko” zubia itxita egongo da martitzenetik aurrera, eraberritze lanak hasiko dituztelako (2020-11-13)
- Karakoleko zubia eraberritzeko lanak lizitaziora atera ditu Udalak (2020-09-28)
- Aizkorri eta Urazandi auzoen arteko bidea egokitzeko lanak amaituta daude (2020-09-01)
- Partaidetza bidezko aurrekontuetako bost proiektu bozkatuenak gauzatuko ditu Udalak (2020-03-03)
- Argiteria ipini dute Urazandi eta Aizkorri lotzen dituen oinezkoentzako bidean (2020-01-07)
- 18,2 milioi euroko aurrekontua izango du Elgoibarko Udalak 2019an, aurtengoa baino %3 handiagoa (2018-12-21)
- Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan boto gehien jaso zuten hiru proiektuak gauzatuko ditu Udalak (2018-09-10)
- EHBilduren ustez Udalak abiatu duen partaidetza bidezko aurrekontuen proiektuak ez ditu gutxieneko baldintzak betetzen (2018-06-21)
- Elgoibarko Udalak 200.000 euro bideratuko ditu aurrekontu parte hartzaileetara (2018-06-20)