Zaharberritze lanak amaituta, zabalik dago Karakoleko zubia

Barren.eus 2021ko ots. 5a, 15:33

Gaurtik aurrera zabalik da berriro ere 'Karakoleko' zubia. San Roke auzoko irisgarritasuna hobetzeko eraberritze lanak egin dituzte zubian azken hilabeteetan.

Lanen helburua izan da hondatutako materialak eta akaberak konpontzea, eta indarrean dagoen araudia behar bezala betetzeko behar diren elementuak ordeztea.

San Roke auzoaren irisgarritasuna hobetzea du helburu “Karakoleko” pasabide eraberrituak, herritarren mugikortasuna errazteko. Joan zen azaroan hasi zituzten lanek hiru hilabeteko iraupena izan dute eta guztira 105.377 euro (BEZ barne) bideratu ditu Elgoibarko Udalak proiektu honetara.
Aipatzekoa da 2019ko partaidetza bidezko aurrekontuetan aurkeztu zituzten 14 proiekturen artean, boto gehien jaso zuen proiektua dela honakoa, 346 punturekin. Hona zubiak lehen zuen itxura eta orain duena:

2021 03 05 lehen 2020 09 28 karakola zubia sanroke elgoibar 3 2021 02 05 karakoleko zubia obreak bukatuta elgoibar barren orain

2021 02 05 karakoleko zubia obreak bukatuta elgoibar barren behetik

2021 02 05 karakoleko zubia obreak bukatuta elgoibar barren 1

2021 02 05 karakol zubia lanakamaituta argiztatuta elgoibar udala

∞Lotura duten albisteak: