Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 03 igogailua publikoa obrak urazandi elgoibar barren 2Urazandin eraikitzen diharduten igogailu publikoko egitura metalikoak eta pasabidea jarri dituzte gaur, eta joan den barikuan, eta hasi da amaieran izango duen itxura hartzen.

Garabi handiak erabili behar izan dituzte egitura metalikoak zein pasabidea bere lekuan jartzeko eta tarte labur batzuetan autoentzako eta oinezkoentzako igarobidea itxi behar izan dute lan horiek egin ahal izateko

Gune horretan zeuden eskailera mekanikoak kendu eta igogailuak eraikitzen ari dira. Udalak guztira 423.066,05 euroko inbertsioa egin du auzotarren mugikortasuna errazteko eta Elgoibar irisgarriagoa egiteko. "Helburua da herriaren irisgarritasuna hobetzea eta inguruko hainbat herritarrek helarazitako eskaerei erantzutea", azaldu dute. Bi igogailuen instalazioarekin batera, ingurua berrurbanizatzeko hainbat lan ere egingo dira, hala nola, hobekuntzak euri-uren saneamenduan eta argiteria sarean. Gainera, led teknologiako bi argi puntu berri ipiniko dituzte.

2021 02 03 igogailua urazand obrak elgoibar barren gruagaz

2021 02 03 igogailua urazand obrak elgoibar barren gruagaz h1

2021 02 03 igogailua urazand obrak elgoibar barren gruagaz 2

2021 02 03 igogailua urazandi elgoibar jartzeko lanak barren

2021 02 03 igogailua publikoa obrak urazandi elgoibar barren

 

 ∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza