Hiru orduz, 16:30etik 19:30era bitartean, argia moztuko dute bihar Mendaroko honako gune eta eraikinetan: Udaletxean (liburutegia barne), Goñati eraikinean (gimnasioa barne), Haurreskolan, Jubilatuen tabernan (itxita dagoen arren), eta baita Garagartza auzotik Herriko enparantzara igotzeko igogailu publikoan ere. Herriko enparantza inguruko hainbat argiteri publikoko koadrotan ere badu eragina, baina iluntze parterako lanak bukatzea aurreikusten dutenez, ez duela hainbesteko garrantziarik izango jakinarazi dute Udaletik.