Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 09 28 karakola zubia sanroke elgoibar 3Elgoibarko Udalak lizitaziora atera ditu San Roke auzoko irisgarritasuna hobetzeko lanak, Karakoleko zubia eraberritzea, besteak beste. Enpresek urriaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak.

San Roke auzoko irisgarritasuna hobetzeko lanek 105.377 euroko (BEZa barne) aurrekontua izango dute. Eraikuntza enpresek urriaren 19ra arteko epea edukiko dute euren proposamenak aurkezteko. Aipatzekoa da 2019ko partaidetza bidezko aurrekontuetan aurkeztu zituzten 14 proiekturen artean, boto gehien jaso zuen proiektua dela honakoa, 346 punturekin.

Zubia erabilgarri eta "egoera funtzional onean" dagoen arren, denboraren joana igartzen dela egituran azaldu dute udal arduradunek. Zehaztu dutenez, egitura, gailur, baranda, estaldura, zoladura zein argiztapenari eragiten dizkioten zenbait gaitz ditu. "Iraunkortasuna hobetzeko asmoarekin, hondatutako material eta akaberen konponketan eta indarrean dagoen araudia betetzeko beharrezkoak diren elementuen ordezkapenean oinarritutako esku-hartzearen alde egin dugu". Itxurari dagokionez, gaur dituenak baino kolore tonu argiagoetan margotuko dute zubia. Lanok bizpahiru hilabete inguruko iraupena izango dute.

2020 09 28 karakola zubia sanroke elgoibar alb

2020 09 28 Karakoleko infografia elgoibar udala

 ∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza