Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 16 pasabidea ubitartegainEusko Jaurlaritzak eta Elgoibarko Udalak elkarrekin lan egingo dute Euskotrenek Elgoibarren duen trenbide azpiegitura eta ingurua berroneratzeko. Guztira, 1,2 milioi euroko inbertsioa egin beharko dute horretarako, eta Jurlaritzak 500.000 euro jarriko ditu. Lan batzuk eginda daude eta egiteko beste batzuk; esaterako, Ubitarteburu eta Ubitartegain inguruen artean oinezkoentzako pasabide bat egingo dute. 

Eusko Jaurlaritzak eta Elgoibarko Udalak aurreratu dutenez, Ubitarteburu eta Ubitartegain inguruen artean, Santa Anako babes ofizialeko etxeak dauden inguruan, oinezkoentzako pasabide bat egingo dute. 415.944 euroko aurrekontua izango du lan horrek. Elgoibarren trenbidea gainetik pasako duen bosgarren pasabidea izango da. Horietako hiru azken urteetan eraiki dituzte: Toletxegain inguruananbulategi inguruan eta Trenbide kalean. Laugarrena, Karakoleko pasabidea, lehenagotik dago. 

Trenbide kalean dauden autoentzako aparkalekuak hobetzeko lanak egingo dituztela ere jakinarazi dute. Lan horretarako aurrekontua 156.721 eurokoa izango da.

1,2 milioi euroko inbertsioa

Guztira, 1,2 milioi euroko inbertsioa egingo dute Elgoibarren, “etorkizunean bitan banatuko den trenbidearekin bateragarriak” izango diren hainbat jarduera egiteko. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak “gehienez ere, 500.000” euro jarriko ditu, eta gainerakoa, 700.000 euro, Elgoibarko Udalak.

Erakundeen arteko lankidetza proiektu honi esker, hainbat eraikuntza-proiektu finantzatuko dituzte. Horietako batzuk dagoeneko eginda daude; hala nola, Trenbide eta Juan Mugertza kaleen artean herritarrentzako bi igogailu jartzea (485.457 euro), Juan Mugertza kaleko baranda berritzea (64.457 euro), eta San Roke kaleko zubiaren irisgarritasuna hobetzea (86.463 euro).

Jaurlaritza eta Udalaren arteko lankidtza hitzarmena

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak baimena eman du Jaurlaritzaren eta Elgoibarko Udalaren arteko hitzarmena sinatzeko. Hitzarmen horren bidez, Jaurlaritzak hitzematen du Udalarekin elkarlanean jardungo duela, trenbide azpiegituraren trazatua eta Euskotrenek Elgoibarren duen geltokiaren hiri antolamendua hobetzea helburu duten hainbat jarduera egiteko.

Ana Oregi sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta Elgoibarko Udalak ondotxo dakite Elgoibarko trenbide inguruko hiri-antolamendua hobetu beharra dagoela, behar besteko kooperazioa eta asistentzia eskaintzeko, guztia ere geltokia hirian ondo integratuta, herrigunea eta San Roke auzoa lotzeko eta bien arteko trantsizio-gune izateko, irisgarritasuna hobetuta, bai oinezkoena, bai autoena.

Oregi sailburuaren esanetan, hainbat lan egingo dituzte: trenbidearen azpiegituretan hainbat jarduketa, sestrapeko eta gaineko esku-hartzeak, guztia ere etorkizunean trenbideak bikoizteko aukera utzita eta behar bezala kontuan izanda integrazio- eta irisgarritasun-irizpideak.

 

2015 09 16 pasabideatoletxegain

2015 09 16 pasabidea toletxegain1

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza