Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 06 16 landa bideak mendaro konpontzenMendaroko Udalak landa bideak konpontzeko abian jarritako lau proiektutik hiru gauzatu ditu dagoeneko, eta ekain amaierarako azkenari ekitea aurreikusten dute.

Mendaroko Udalak urte hasieran aurkeztu zituen 2020an nekazal bideak konpontzeko lau proiektu, eta jakitera eman du horietako hiru eginak daudela. Laugarrena ekaineko bigarren hamabostaldian hasiko dute, "gauzak ondo bidean".

Urtarrilean Etarte baserriko bidean luizi bat gertatu zen eta harri lubeta egin zen. Lurjausia konpontzeko lanak hasi zituen Udalak, herritarren segurtasuna bermatzeko. Ekainean Sahatsu bideko zuloa konpondu zuten, harrobiaren ondoren, "lurra behera eginda zegoelako arketa edo kutxatila baten parean, urak zeramatzan hodia hautsita baitzegoen". Hilabete berdinean Goikolako baserrirako bidegurutzeko solera ere konpondu dute. Hormigoizko zorua behera eginda zegoen eta inguruko zoruaren zati handi bat airean, "euri urek azpiko materiala eramango zutelako ziurrenik".

Laugarren proiektua Agerre Haundi eta Agerre Txikirako bidea konpontzea da. Bideak malda handia du eta hormigoiaz eginda dago. Puntu batzuetan oso zartatua dago eta beste askotan labaina, batez ere euria ari duenean edo bustita dagoenean. Hormigoizko bidea aglomeratu geruzen bidez estaltzea da helburua, eta goian porlanezko bidearekin lotzea, irristakortasuna ahal den heinean kentzeko eta segurtasuna bermatzeko.

Nekazal bideetan egindako lanek 63.712,25 euroko aurrekontua dute guztira, B.E.Z. barne.

2020 06 16 landa bideak mendaro konponketak 1

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza