Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 06 02 aizkorri urazandi bideaAizkorri eta Urazandi auzoen arteko bidea egokitzeko proiektuaren bigarren faseko lanak hasiko dituzte, eguen honetan.

Elgoibarko Udalak 37.486 euroko inbertsioa egingo du (BEZa barne), bi hilabetez luzatuko diren hobekuntza lanetan. Aizkorri eta Urazandi lotzen dituen bidean egokitu gabeko tartea hobetzea izango da lanen ardatza, irisgarritasunari buruzko araudira egokituz, maldak murriztuz, segurtasuneko baranda bat jarriz eta zoladura egokia jarriz, oinezkoentzako pasealekua izateko. Halaber, lurpeko kanalizazioa eraikitzea aurreikusten da, etorkizunean argiteria publikoaren instalazioa ahalbidetzeko.

Lan horiek eragina izango dute inguruko bizilagunengan. Eguenean, hilaren 7an, bertan itxiko da Aizkorritik Urazandira doan bidea oinezkoentzat (baita Aizkorri amaieran dauden eskailerak ere). Hala ere, Santa Klarako autobusaren geltokira jaisten direnak irekita egongo dira.
 • 2019ko partaidetzako aurrekontuetako proiektuetako bat
Aizkorri eta Urazandi (2. fasea) arteko bide horren azken zatia berritzea izan zen Elgoibarko Udalaren 2019ko partaidetzako aurrekontuen prozesuan boto gehien jaso zituen bost proiektuetako bat, 236 punturekin, Lehena Azkue (San Roke) auzorako irisgarritasuna hobetzeko “Karakoleko” zubia konpontzeko proiektua izan zen (346 puntu). Bigarrena Lekueder eta eliza arteko galtzada-harriak kendu eta zoladura aldatzea (276 puntu). Hirugarrena Neguko parkea egitea Urazandin. Herri Eskolako eskolaurrearen estalpea aprobetxatuz eta handituz (254 puntu) eta laugarrena umeen parkeetan hobekuntzak egitea (245 puntu)
 • 80.000 eurotik gorako inbertsioa
Bide hau berrurbanizatzeko, egokitzeko eta berreskuratzeko lanen helburua auzoen arteko lotura hobetzea eta Elgoibarko ibilbide osasungarrien sarea sustatzea direla nabarmendu du Udalak. Lehen fasean, Udalak 44.636 euroko inbertsioa egin zuen egokitze lanak egiteko eta 11 argi puntu berri jartzeko. 2019ko lehen seihilekoan egin zituzten lanok, eta Gipuzkoako Urakek ur hornidurako hodi berriak sartzeko ere baliatu zituen obrak, "Santa Klara eta Urazandi artean kalitatezko ur hornidura zerbitzua bermatuz".
Lehen faseko hobekuntza horiek 2018ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren barruan egin zituen Udalak. Izan ere, Udalak proposatutako zortzi proiektuen artean, herritarrengandik boto gehien lortu zuen bigarren proiektua izan zen Aizkorri eta Urazandiren oinezkoen pasealekuarena, 1.926 botorekin.

2020 06 03 aizkorri urazandi bidea 2fasea lanak

2020 06 03 aizkorri urazandi bidea 2fasea

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza