Merkatu Plazako aurrealdea berritzeko lanak hasita daude

Barren.eus 2020ko mar. 6a, 14:42

Elgoibarko Merkatu Plaza dagoen eraikineko etxe-aurrea berritzen dihardute. Mantenu lanak direla azaldu du Udalak, segurtasuna bermatzeko.

Elgoibarko Udalak Goki Erreformak S.L. esleitu dizkio Elgoibarko Merkatu Plaza dagoen eraikinaren fatxada eraberritzeko lanak, 46.754 euroan (BEZa barne). Udalak jakinarazitakoaren arabera hilabeteko iraupena izango dute lanok. 

Egingo dituzten lanen ingurko xehetasunak honakoak dira: "Fatxadako zenbait zona hondatuta zeudela ikusita, kaltetutako hormigoizko azalerak pikatu eta konpontzen ari dira, ondoren garbitzeko. Geroago, birgaitu beharreko hiru fatxadetako hormigoizko elementuak osorik margotuko dira: fatxada nagusia, albokoa eta fatxada nagusiarekiko paraleloa".

2020 03 06 merkatu plaza elgoibar andamioak