Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 03 Karakoleko infografia elgoibar udala2019ko aurrekontu partehartzaileen bigarren fasean hamalau proiekturen artean gogokoenei botoa emateko aukera izan zuten herritarrek, eta bozketaren emaitzaren berri eman du orain Egoibarko Udalak.

Azkue auzorako irisgarritasuna hobetzea, Lekueder eta eliza arteko galtzada-harriak kendu eta zoladura aldatzea, Urazandin neguko parkea egitea, umeen parkeetan hobekuntzak egitea eta Aizkorri eta Urazandi arteko bidearen azken zatia berritzea izan dira elgoibartarrek lehenetsi dituzten bost proiektuak. Horiek gauzatzeko 220.000 euro bideratuko ditu Elgoibarko Udalak. Boto gehien jasotzen zuten lau proiektuak egingo zituela azaldu zuen Udalak, baina, emaitzak ikusita, 20.000 euro gehiago bideratuko ditu prozesura hautatutako bosgarren proiektua osorik gauzatzeko. 

Elgoibarko Udalaren ustez, partaidetza bidezko aurrekontuak elgoibartarrak Udalaren kudeaketan inplikatzeko modu bat dira. Horregatik, hauek osatzeko Udalak auzokideen laguntza izan nahi du, horien iritziak jasoz.
Hala, ekainaren 17tik 30ra bitartean, 2019ko partaidetza bidezko aurrekontuen lehenengo fasea egin zen, non elgoibartarren 136 ekarpen jaso zituzten. Proposamen horiek teknikoki eta ekonomikoki aztertu zituzten Udaleko langileek eta udalbatzak, aurrekontu parte hartzaileen bigarren fasean kontuan har zitezkeenak zehazteko.
Hala, otsailaren 3tik 16ra bitartean, 2019ko aurrekontu partehartzaileen bigarren fasea egin zen eta herritarrek lehen faseko proiektuan bigarren fasera pasatu ziren 14 proiektuetatik 4 aukeratu ahal izan dituzte. Bozketa prozesuak iraun zuen 11 egunetan, guztira 800 galdetegi jaso zituzten parte hartze bide guztietatik (412 on line, 108 karpetan, 280 postontzien bitartez). Galdetegi onartuak guztira 779 izan dira, beste 21 kanpoan geratu dira eskatutako baldintzak ez zituztelako betetzen. Partaidetzarako hizkuntzari dagokionez, %61ak gazteleraz egin du eta %39ak euskaraz. Emakumeen parte hartzea aberatsagoa izan da (462) gizonena baino (337). Eta azkenik, proposatutako 14 proiektuen puntuazioen emaitzak hurrengoak izan dira:

  1. Azkue (San Roke) auzorako irisgarritasuna hobetzea “Karakoleko” zubia konponduz: 346 puntu (35.000 euro)
  2. Lekueder eta eliza arteko galtzada-harriak kendu eta zoladura aldatzea: 276 puntu (45.000 euro)
  3. Neguko parkea egitea Urazandin. Herri Eskolako eskolaurrearen estalpea aprobetxatuz eta handituz: 254 puntu (50.000 euro)
  4. Umeen parkeetan hobekuntzak egitea: 245 puntu (50.000 euro)
  5. Aizkorri eta Urazandi arteko bidearen azken zatia berritzea: 236 puntu (40.000 euro)
  6. Txiki-txoko bat sortzea, 0.-5 urte bitarteko umeentzako: 232 puntu (50.000 euro)
  7. Industrialdeetara iristeko oinezkoentzako bideak egokitzea / Albitzurira joateko oinezkoentzako sarrera egokia egitea: 231 puntu (50.000 euro)
  8. Meliton eta San Pedroko etxeen arteko ezpaloiak berritzea: 218 puntu (45.000 euro)
  9. Calistenia edo workout (aire librean kirola egiteko parkea) parkeak sortzea: 217 puntu (15.000 euro)
  10. Ikastolaren alboan umeentzako parkea egitea: 188 puntu (50.000 euro)
  11. Adineko pertsonentzat parke gehiago jartzea: 178 puntu (15.000 euro)
  12. Txakurrak egoteko eta jolasteko toki bat egitea: 136 puntu (25.000 euro)
  13. Hilerrian kolunbarioa egitea: 103 puntu (50.000 euro)
  14. Eskelentzako panelak jartzea: 68 puntu (10.000 euro)


Gauzak horrela, 2019k aurrekontuaren kontura honako proiektu hauek gauzatuko dira:

  1. Azkue (San Roke) auzorako irisgarritasuna hobetzea “Karakoleko” zubia konponduz: bozka 35.000 euro
  2. Lekueder eta eliza arteko galtzada-harriak kendu eta zoladura aldatzea: 45.000 euro
  3. Neguko parkea egitea Urazandin. Herri Eskolako eskolaurrearen estalpea aprobetxatuz eta handituz: 50.000 euro
  4. Umeen parkeetan hobekuntzak egitea: 50.000 euro
  5. Aizkorri eta Urazandi arteko bidearen azken zatia berritzea: 40.000 euro

 2020 03 03 2019 07 16 urazandi aizkorri bidea amaitugabe elgoibar

∞Lotura duten albisteak:

muruamendiaraz.com

Muruamendiaraz

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza