Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 01 29 olaizaga igerilekuak handitzeko lanak geldiIazko azaroan hasi zituzten Olaizaga kiroldegiko igerilekua handitzeko lanak, baina lanak geldirik daude, zundaketa-lanekin hasterakoan ustegabeko emaitzak aurkitu eta eraikitze-sistema aldatu beharko dutelako. Aldaketa horrek, udalbatzarraren oniritzia jaso beharko du.

Elgoibarko Udalak Amenabar eraikuntza enpresari esleitu zizkion, iazko maiatzean, Olaizaga kiroldegiko igerileku estaliak handitzeko lanak, Jovino Martinez Sierra (Xixon, Espainia, 1961) arkitektuaren proiektua gauzatzeko. Joan den urteko azaroaren hasieran hasi zituzten eraikuntza lanak, baina hasi orduko gelditu behar izan zituzten.
Udalak jakitera eman duenez, eraikina birgaitzeko obren zuzendariak eta arkitektoak urtarrilean egindako txosten batean jaso zuten zulaketa lanetan hasi ondoren, ustegabeko emaitzekin topo egin zutela, "proiektu teknikoa egiterako momentuan antzematea ezinezkoak direnak eta horregatik, beharrezkotzat jotzen da aldaketa bat egitea proiektuan obrak zuzen exektutatu daitezen”.
Elgoibarko Udaleko hirigintza zinegotzi Iosu Arraizek zehaztu du obra zuzendariak zein arkitektoak proposatzen duten aldaketa "funtsezkoa" dela eraikina behar den bezela egiteko, eta batez ere "guztion segurtasuna" bermatzeko. "Proiektuaren idazketa fasean egin zen lehenengo ikerketa geoteknikoan jasotako informazioa ez dator bat zulaketa eta botatze lanen ondoren aurkitutako egoerarekin. Horregatik, bigarren ikerketa bat egin behar izan dugu”, azaldu du Arraizek.
Egin duten bigarren ikerketa horretan oinarrituta, eraikitzeko sistema adatuko dutela gaineratu du hirigintzako arduradunak. "Lursaila gehiago karakterizatu da eta honek, igerilekuen zulaketako eraikitze sisteman eragin zuzena ekarri du. Batatxe bitartez zulatu beharrean, mikropilotezko hormen bitartez zulatuko dira Mekara eta honen tailerrera begira dauden hormak. Era honetan, modu seguruago baten eraikiko da, bai langileei begira, bai bi eraikinen egiturei dagokionez", esan du.

Bigarren azterketa geotekniko honetan, alboetako fronteetan lurraren bultzada handiagoa dela egiaztatu dute, eta beraz, egiturari beharrezko egonkortasuna emango dioten soluzioak ezarriko dituzte. Egingo dituzten jardueren zehaztasun teknikoak ere jakinarazi ditu Udalak:

  • Lurrei eusteko, 180 mm-ko diametroa duen mikropilote-pantaila egingo da 75 zentimetotik behin. Pantaila horrek ebaki-lerro eta euste-funtzioak egingo ditu, horma aurretik eraikitzeko.
    Pretensatutako eta postensatutako hormigoizko habeak, estalkiko habeak egiteko.
  • Hiru hormako txarrantxatze-habeak.
  • Lauza trinkoko forjatuak.

 • Aurrekontua eta lanak bukatzeko epe berria
Proiektuan egingo duten aldaketa honek aurrekontuan ere eragina izango du, eta 367.758,26 eurokoa izango da (BEZa barne) aldaketek izango duten kostua. Udalak 2.881.142,40 (BEZa kanpo) euroan esleitu zion igerilekuak handitzeko proiektua Construcciones Amenabar S.A. eraikuntza enpresari. Aldaketa hauen proposamenean beharrezkoak diren jarduketa berrien ondorioz, lanak bukatzeko epea hiru hilabete luzatzea proposatu du Udalak. Amenabarrek hamalau hilabeteko epea zuen lanak bukatzeko, eta Udalak aurreikusten zuen 2021. urte hasierarako erabitzeko prest egongo zela igerileku berria.

Hirigintzako batzordean aho batez onartu ondoren, Elgoibarko Udalbatzak gaur arratsaldean aztertuko du Olaizagako igerileku estalien proiektua aldatzeko proposamena. Plenoko laugarren puntua izango da, hain justu ere: Olaizaga kiroldegiko igerileku estaliak handitzeko obren kontratua aldatzeko lehenengo espedientea abian jartzea.

2020 01 29 olaizaga igerilekuak handitzeko lanak geldi elgoibar 1

∞Lotura duten albisteak:

 

muruamendiaraz.com

Muruamendiaraz

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza