Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 01 05 urazandi aizkorri bidea argiteriagaz elgoibar farola gauez barrenAizkorri eta Urazandi lotzen dituen oinezkoen bidexka berrurbanizatu ostean, argiak ipintzea falta zen, eta azken egunetan ipini dituzte farolak.

 2018an, zortzi proiektu bozkatzeko aukera eman zuen Elgoibarko Udalak, eta boto gehien jaso zuen bigarrena izan zen Urazandi eta Aizkorri lotzen dituen bidea berrurbanizatzea. 2019. urte hasieran hasi zituzten bide hori berrurbanizatu, egokitu eta bere onera ekartzeko lanak, eta, lanok amaitu ostean, aspalditik zegoen erabiltzeko moduan. Argiteria ipintzea falta zen ordea, eta oraintsu amaitu dituzte lan horiek, bidean hainbat farola ipiniz. Guztira 11 farola ditu oinezkoentzako bideak. Argiteria sistema hau ipintzeak 9.977 euroko kostua izan du Udalarenzat. Obratik kanpo gelditu zen bide zati bat berrurbanizatzeko asmoa ere baduela jakinarazi du Udalak.

 374 elgoibartarrek Udalak proposatutako zortzi proiektuen artean euren lehentasunak adierazi zituzten 2018an, Internet bidez zein kalean jarri zituzten boto kutxetan botoak emanez. Udalak 200.000 euro bideratu zituen herritarrek lehenestutako lehen hiru proiektuak gauzatzeko. Dagoeneko egin dituzte horietako bi, Bernardo Ezenaro kalea eta Aizkorri eta Urazandi lotzen dituen oinezkoen pasealekua berrurbanizatzea, eta hirugarrena egiteko lanak azken txanpan sartuta daude, Bolatokiko parkea berrurbanizatzeko lanak, hain zuzen ere.

2020 01 02 urazandi aizkorri bidea argiteriagaz elgoibar farola

2019 06 13 urazandi aizkorri bidea berrituta baranda elgoibar

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza