Guass-eko aparkalekuan gordeta zeuden plaza gehienak libre geratu dira

Barren.eus 2019ko aza. 27a, 15:48

Guass-eko aparkalekuan Txarriduna hotelak bere bezeroentzako gordeta zituen 25 bat aparkaleku libre geratu dira, beraz, edozein herritarrek aparkatzeko moduan daude.

Hala ere, Maalako zubitik gertuen dauden lehenengo hiru plazak erreserbatuta jarraituko dute. Lurrean oraindik marra horiak daude, baina Udaltzaingoak bideratuta dauka gaia, eta ahal bezain laster egokituko dute aparkalekuaren lurra. 

Ordaindutako herriko estreinako aparkaleku publikoa izan zen Guass dantzalekua egon zen orubean egin zutena, Deba kalean. Dantzalekua eraitsi ostean, 2011. urteko maiatzean jarri zuten martxan aparkalekua. Elgoibarko Udalak alokairu bat ordaintzen du hilean aparkalekua dagoen lurzorua erabiltzeagatik, eta horregatik ordaindu behar zen hasieran aparkatzeagatik, baina, aparkalekuak erabilerarik ez zuela-eta, aparkaleku batzuk erabiltzaile pribatuek alokatzeko aukera eskaini zuen Udalak, hilean 25 euroren truke. 50 bat ibilgailuentzako lekua du aparkalekuak, eta horietatik 27 plaza enkantera atera zituen Elgoibarko Udalak. Aparkaleku plaza horiek dira orain libre gelditu direnak, herritarek erabili ditzaten.

2019 11 27 aparkalekua guass elgoibar