Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 11 13 urazandi zubia anebeitia josuarraiz elgoibar udalaKing-Kongeko zubiaren malda murriztu, irisgarritasun legedira egokitu eta autobus geltokira iristeko bidea hobetzeko dauden aukerak aztertu eta identifikatuko dituen ikerketa egiten ari da Injelan enpresa, Elgoibarko Udalak eskatuta.

Injelan egiten ari den ikerketak 7.693,50 euroko kostua izango du Udalarentzat. Egun topografia lanetan dabiltza eta, "ondo bidean" ikerketen emaitzak sei aste barru jasotzea espero du Udalak. 

Azterketa honen bitartez, Urazandi eta San Frantzisko kaleen arteko lotura eta irisgarritasuna hobetu nahi dituzte, zubiak duen aldapa murriztu, egungo irisgarritasun legedira egokitu eta autobus erabiltzaileei geltokira heltzeko bideak hobetuz. Gaur egun eskailera batzuk daude zubia eta geltokiaren artean. Inelan enpresa egiten ari den lanak, ikerketa topografiko bat jasotzen du, eta baita aipatutako hobekuntzak martxan jarri ahal izateko dauden aukerak zehaztea ere.
 • Pasabide lauagoa zubiarentzat
Egun dagoen zubia aldatzea da Udalak eskuartean duen ideia. Egungoa kendu eta pasabide lauagoa duena ipintzea proposatzen dute, Deba ibaiaren eskuinaldea, ezkerraldean dagoen autobus geltokiarekin lotzeko. Era berean, Urazandi kalea autobus geltokiarekin modu irisgarriagoan lotu nahi dute. Horretarako, 634 errepidea gainetik pasatzen duen zubiaren zatia edo pasabidea, errepide parean dagoen geltokiarekin lotu nahi dute igogailu batekin.

Ane Beitia alkateak esan duenez, agindu duten ikerketak herritarren segurtasuna bermatu eta ingurunearen irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin planteatzen ari diren jarduera guztien bideragarritasun ekonomiko zein teknikoen balorazio sakon bat egiteko balioko diete. "Hori bai, lehen pausoa 2020an emango dugu, pasabidea ordezkatzeko proiektua idatziko dugu eta”, esan du Elgoibarko alkateak.

2019 11 13 urazandi kingkong zubia elgoibar
 • Igogailua eskaileak dauden lekuan

Bestalde, Iosu Arraiz hirigintza zinegotziaren esanetan, zubia aldatzea, Udalak Urazandi auzoko irisgarritasuna hobetzeko hartutako neurrietako bat da, gobernu taldeak hurrengo urteko aurrekontuetako zirriborroan jaso eta egunotan eztabaidatzen ari diren bestelako proposamen batzuekin batera. Proposamen horien artean, gobernu taldeak 660.000 euro bideratu nahi ditu, King-Kongeko zubiaren amaieran, Urazandin, egun dauden eskailera mekanikoak dauden lekuan igogailu bat ipintzeko.

2019 11 13 2019 05 21 igogailua eaj elgoibar urazandi

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza