Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 09 20 bolatokiko parkea obrak hasi elgoibar 2Bolatokiko parkea eraberritzeko lanak hasi ditu gaur Echaide eraikuntza enpresak. Hiru hilabete iraungo dute lanek eta obrak martxan dauden bitartean parkea itxita egongo da.

 

Elgoibarko Udalak 2018ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan aurkeztutako proiektuen artean boto gehien jaso zuena izan zen Bolatokiko parkea eraberritzea proposatzen zuena, 2.124 punturekin, Aizkorri eta Urazandi lotzeko oinezkoen pasealekua egokitzeko lanen (1.926 boto) eta Bernardo Ezenarro kalea berrurbanizatzeko lanen aurretik (1.821 boto).
Construcciones Echaide S.A. enpresak egingo ditu eraberritze lanak eta hiru hilabeteko epea izango dute lanak amaitzeko. Udalak guztira 161.072 euro bideratu ditu lanetara. Obrak martxan diren bitartean parkea itxita egongo da. San Inazio kaleko 5. zenbakiko bizilagunentzako pasabide bat ipini dute, etxera sartzeko aukera izan dezaten, elizako aterpeetatik.

 • Harmailadun espazioa
Egingo dituzten lanei dagokionez, erdiko aldean dauden eskailerak kendu eta lokalaren inguruak plaza bezala irabaziko du, oinezkoentzat plaza itxi bat bihurtuz. Parke honi, azken urteetan, erabilera desberdinak eman zaizkio, Honen adibide dira Taupada Antzerki Taldeak eginiko saioak edota Elgoibarko Izarrak martxan jarritako kopla jaialdia, besteak beste. Hala, Udaletik zehaztu dutenez, parkean sortuko duten espazioak harmailak izango ditu, mota honetako ekintzak bultzatu eta plaza biziberritzen laguntzeko, lokalean datozen urteotan egingo diren obrekin batera.

Eraberritzea amaitzean Bolatokiko parkeak izango duen itxura erakusten du Udalak helarazitako honako infografiak:

2019 09 20 Bolatoki parkea elgoibar infografia eraberritzeko

 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza