Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 07 10 aita agirre kulturgunea obrak elizatik elgoibar arg barren aldizkariaElgoibarko Udalak jakinarazi duenez, Gotzon Garate Udal Liburutegiko material guztia Aita Agirre Kulturgune berrira lekualdatzeko lanak hasiko dituzte astelehenean. Era berean, PuntuEUS Fundazioak Kultur Etxean izango duen egoitza egokitzeko lanak hasiko irailean.

Liburu, entziklopedia, hiztegien… artean, Gotzon Garate Udal liburutegiak, egun, 40.000 ale inguru ditu. Materialaren lekualdatzeak "gutxi gorabehera" astebeteko iraupena izango duela aurreikuten dute Elgoibarko Udaleko arduradunek. Gauzak horrela, udarako libururen bat maileguan hartu nahi duten erabiltzaileek Gotzon Garate liburutegitik pasa beharko dute aste honetan.
 • PuntuEUS Fundazioarentzako egoitza
Era berean, Kultur Etxean kokatuta dauden Kultura eta Euskara sailek, eta ondoko eraikinean dagoen Udal Euskaltegiak, uztailean zehar hasiko dute Aita Agirrerako lekualdatzea. Aurreikusten dutenaren arabera, hirurak martxan egongo dira ikasturte berrirako kokapen berrian. Izan ere, irailean, Kultur Etxeko obrak hasiko dira, non, hitzartutakoaren arabera, Elgoibarko Udalak lehenengo solairuko zati bat PuntuEUS Fundazioari lagako dion, Fundazioak bertan bere proiektuak garatu ditzan. Lan horiek urte bukaerarako amaitzea aurreikusten dute.

2019 07 10 aita agirre kulturgunea obrak elgoibar

∞ Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza