Kalegoen plazako eraikin baten atzeko aldea jausi da

Barren.eus 2019ko eka. 28a, 17:10

Kalegoen plazako 4. atariaren eraikinaren zati bat (Batzokia dagoen eraikina) behera etorri da duela minutu gutxi. Eraikin horren ondoko orubean obretan ari ziren, eraikina eraitsi egin behar izan zutelako Errosario kalean izan zen sutearen ondorioz. (argazkiak albiste barruan)

Larrialdi zerbitzuetakoak eta suhiltzaileak ezbeharra gertatu den lekuan dira, baina Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, zorionez ez du inork minik hartu. San Bartolome kalea itxita dago, eta Udaletik jakinarazi dute kale horretako 2-4 eta 6 peoretako bizilagunek ezin izango dutela gaur etxera sartu, eta etxeetatik daudenak ateratzen ari da. Suhiltzaileek esan dute lan zaila ari dela gertatzen, etxeetako batean ezindu bat bizi delako. Era berean, hor bizi diren adineko lagunei beste aterpe bat topatuko dietela ere zehaztu dute.

Ezbehar honen ondorioz, gaur 19:00etan jokatzekoa zen Nahaste Borraste proba herrikoia atzeratu egingo dute. 32 urtean hutsik egin gabe jokatu da Nahaste Borraste, eta gaur, halabeharrez, utzi behar izan dute bertan behera. Antolatzaileek zabaldu dute data zehaztu bezain laster jakinaraziko dutela noiz jokatuko den.

Ondorengo bideoan eraikinaren zatia jausi osteko lehen uneak ikus daitezke. Hauts ugari harrotu dute jauzitako zatiek (*Iturria: sare sozialak)

2019 06 28 etxea jausi kalegoen elgoibar udaltzain

Lotura duten albisteak: