Babes Ofizialeko 47 etxebizitza egingo dituzte Olasoaten, eta izena emateko epea zabalik dago

Barren.eus 2019ko eka. 5a, 18:53

Babes Ofizialeko 47 etxebizitza egingo dituzte Olasoaten, salmentarako. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 24ra arte.

Olasoateko Babes Ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Etxebide egitasmoan alta emanda egon behar da. Garaje eta trastelekua izango dituzte etxebizitzek, eta prezioa 122.462,63 euro eta 169.742,90 euro bitartekoa izango da.

Olasoateko etxebizitzen inguruko informazio osoagoa sukia.com webgunean.

∞Lotura duten albisteak: