Gaur hasi dituzte Bernardo Ezenarro kalea berrurbanizatzeko lanak. Kalearen irisgarritasuna hobetu, aparkaleku kopurua handitu, espaloia zabaldu eta gaur egun bi noranzko dituen bidea noranzko bakarrekoa bihurtuko dute.
Bernardo Ezenarro kalea berrurbanizatzeko proiektua 2018ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan boto gehien jaso zuen hirugarren proiektua izan zen, Bolatokia berrurbanizatzeko eta Urazandi eta Aizkorri lotzeko oinezkoen pasealekua egokitzeko proiektuen atzetik.
Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, irisgarritasuna hobetzeko hainbat lan egingo dituzte Bernardo Ezenarro kalean. Gaur egungo espaloia 1,5 metro ingurukoa da baina obrei esker, 2 eta 3,5 metro bitarteko zabalera izango du, zonaldearen arabera. Gaur egun bi noranzko dituen bidea noranzko bakarrekoa bihurtuko dutenez, galtzadaren alde batean aparkalekuak sortuko dituzte, hogei aparkaleku inguru. Era berean, ur-horniduren hodia aldatzeko ere aprobetxatuko dituzte obrak. Udalak guztira 50.070 euro (BEZa kanpo) bideratuko ditu obrak gauzatzeko eta exekutatzeko epea bi hilabetekoa da.
- Bolatokiko parkea berrurbanizatzeko lanak lizitaziora aterako ditu Udalak (2019-05-30)
- Bernardo Ezenarro kalea ibilgailuentzat norabide bakarrekoa izateko lanak hasiko ditu Udalak (2019-02-08)
- Urazandi eta Aizkorri arteko bidexka berrurbanizatzeko lanak hasi dituzte (2019-01-15)
- 18,2 milioi euroko aurrekontua izango du Elgoibarko Udalak 2019an, aurtengoa baino %3 handiagoa (2018-12-21)
-
Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan boto gehien jaso zuten hiru proiektuak gauzatuko ditu Udalak (2018-09-10)
- EHBilduren ustez Udalak abiatu duen partaidetza bidezko aurrekontuen proiektuak ez ditu gutxieneko baldintzak betetzen (2018-06-21)
- Elgoibarko Udalak 200.000 euro bideratuko ditu aurrekontu parte hartzaileetara (2018-06-20)