Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan boto gehien lortu zuen proiektua, Bolatokiko parkea berrurbanizatzea, hurrengo egunetan aterako duela lizitaziora jakinarazi du Elgoibarko Udalak.

Bolatokiko parkea berrurbanizatzeko lanak irailean hastea aurreikusten du Udalak. 164.847 euroko aurrekontua izango dute lanek, eta hiru hilabetean egingo dituztela aurreratu dute. Proiektu honek jaso zuen boto gehien 2018ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan. Zortzi proiektu aurkeztu zituen Udalak eta boto gehien jaso zituzten hiru proiektuak egingo dituzte. Aizkorri eta Urazandi lotzeko oinezkoen pasealekua egokitzea eta Bernardo Ezenarro kalea berrurbanizatzea dira boto gehien jaso zituzten beste bi proiektuak.

Ane Beitia jarduneko alkatearen berbetan Bolatokiko parkea berrurbanizatzeko lanak amaitutakoan aisialdirako espazio berri bat irabaziko du herriak. "Espazio argitsuago eta erakargarriago bat”, zehaztu du Beitiak. Udalerriaren erdigunean lasai egoteko eta jolasean aritzeko eremu berri bat izango dela esan du.

Egingo dituzten lanen xehetasunak ere eman ditu Udalak. Erdiko aldean dauden eskailerak kenduko dituzte, oinezkoentzat plaza itxi bat sortuz. Espazioak harmailak ere izango ditu.

Esan bezala, aurrekontua 164.847 eurokoa da, nahiz eta aurrekontu parte-hartzaileetako prozesuan 100.000 eurotan tasatu. "Egin beharreko lur mugimendua handia da oso, lur metro asko dira eta kalitatezko zoladura jartzeak ere bere kostua dauka. Beraz, Udalak 64.847 euro gehiago bideratuko ditu plaza egoerarik onenean uzteko", azaldu dute.

∞Lotura duten albisteak:

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza