San Roke kaleko aparkalekuak, berriro ere martxan

Barren.eus 2019ko api. 11a, 11:35

Elgoibarko Udalak jakinarazi du erabiltzeko moduan daudela berriro ere San Roke kaleko aparkalekuak.

Elgoibarko Udalak behin-behineko aparkalekuak egokitu zituen Pista Beltzean (Juan Mugertza kalea) garajeak dituzten herritarrentzat, Pista Beltza iragazgaizteko eta berriz urbanizatzeko obrek zuzenean eragiten zielako. Hala, garaje horietako jabeek, 150 lagun inguruk, San Roke kalean aparkatu dituzte euren autoak azken hilabeteetan.

Joan den astetik berriro ere erabiltzeko moduan daude garaje horiek. Edonola ere, Pista Beltzean egiten dharduten lanak oraindik ez direla amaitu jakinarazi du Udalak. "Lan horiek iraun bitartean, eta Aita Agirre plazako obrak direla eta, San Roke kaleko aparkamendu horiek libre gelditu dira, alegia, ez dira jabeentzat edo txarteldunentzat erreserbatuta geratuko, libreak dira", azaldu dute Udaletik.

∞Lotura duten albisteak: