Fatxadak berritzeko diru-laguntzak emango ditu Udalak

Barren.eus 2019ko api. 5a, 13:30

Herriko fatxadak eraberritzeko 75.000 euroko diru-laguntzak emango ditu Elgoibarko Udalak, bigarren urtez. Alde zaharreko fatxadak, Deba ibaira ematen dutenak, eta Altzola eta Olasogain auzoetako eraikinetako fatxadak eraberritzea da helburua.

Diru-laguntzaren zenbatekoa gastuaren % 25ekoa izango da, hau da, emandako baimen bakoitzeko, gehienez, 3.000 eurokoa. Eskaerak Elgoibarko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurrez aurre edo Udalaren webguneko hiritarren atarian aurkeztu behar dira apirilaren 3tik azaroaren 13ra bitartean.

∞Lotura duten albisteak: