Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 11 26 aita agirre plaza itxita kamioiakAita Agirre plazan dauden aparkaleku, bide eta espaloiak berrurbanizatzeko lanak hasiko ditu urtarrilean Elgoibarko Udalak, eta umeentzako joko-gune berriak ere eraikiko dituzte lehen zegoena berreskuratzeaz gainera. Abenduko zubira bitartean itxita egongo da Aita Agirre pareko aparkalekua, eraikinean egin beharreko instalazio elektrikoak direla-eta.

Elgoibarko Udalak Aita Agirre plaza berrurbanitzeko obren lizitazio prozesua martxan jarri du, eta 420.220 euro bideratuko ditu hobekuntza lan horiek egiteko. Obrak datorren urtarrilean hastea aurreikusten dute eta gehienez hiru hilabeteko iraupena izango dutela aurreratu dute.

“Aita Agirre eraikinaren eraberritze integrala legealdiko proiektu estrategikoetako bat da, elgoibartarrak benetako protagonista izango diren espazio soziokultural berri bat sustatu eta indarberritu nahi dugu. Eta lan hauek, helburu hori lortzeko beste pauso bat dira”, esan du Elgoibarko alkate Ane Beitiak.
Alkateak azaldu duenez, Aita Agirre plaza berrurbanizatzeko proiektuak plazako eraikuntzek mugatzen duen espazio publikoa hobetzea du helburu, eta oinezkoentzako gune eta aparkalekuen arteko banaketa orekatuagoa izatea nahi dute. Hala, herri espazio berriaren diseinuak, bide, kale desberdinetarako sarbide eta garajeen erabilerak zein aparkaleku guneak errespetatuko ditu. Oinezkoentzako ibilbideak eta horien ibilbide naturalak lehenetsiko dira, espaloi berriak sortuz eta oraingoak zabalduz. Aita Agirreko obrak zirela eta kendutako umeentzako parkea berregiteaz gain, parke horren aurrean beste joko-gune berria sortuko da.
 • Aparkaleku kopurua
Aita Agirre plazako aparkalekua zertxobait (10 aparkaleku inguru) murriztuko dela adierazi dute, baina, era berean nabarmendu dute guneko kalitatea hobetuko dela, "argiztapena hobetuz, aisiarako guneak sortuz eta oinezkoei protagonismo handia emanez". Pedro Miguel Urruzuno kalearen hasieran plazan libre dauden aparkaleku kopurua adieraziko duen seinaleztapen sistema bat jarriko da, trafikoa ekiditeko, "aparkatzeko birak ematen dituzten ibilgailuen frustrazioa eta aparkalekua bakarrik bilatzen duten ibilgailu hauek sortzen dituzten eragozpenak murrizteko". Berrurbanizazio lanak amaitutakoan 35 aparkaleku egongo dira plazan, 13 aparkaleku San Frantzizko iturriaren gainaldean eta beste 27 aparkaleku Pedro Miguel Urruzuno kalearen hasieran. Guztira 74 aparkaleku izango dira Aita Agirre inguruan.

2018 11 26 aita agirre plaza Planoa elgoibar
Gainera, diseinu honek erabilera anitzeko (azoka, barraka, jai, abeltzaintza azoka…) gunea izanagatik dituen beharrizanak ere kontuan hartuko ditu. Horretarako gunean zola berria, zuhaiztia eta hiri altzariak jarriko dira eta instalazioetako sare desberdinak egokituko dira hala nola saneamendu, hornidura, argiztapen eta distribuzio elektrikoko sarea. Egun eraberritze prozesuan dagoen Aita Agirre eraikinera arte telekomunikazio lineak pasatzeko azpiegitura sortzeko aukera ere aprobetxatuko da.
Udalak jakinarazi du abenduko zubira bitartean itxita egongo dela Aita Agirreko aparkaleku eremua, birgaitzen ari diren eraikinean egin beharreko instalazio elektrikoak direla eta.

2018 11 27 obrak aita agirre plaza 2

2018 11 27 obrak aita agirre plaza v1

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza