Trenbide kalea itxita egongo da pare bat astez, Aita Agirreko obrengatik

Barren.eus 2018ko aza. 7a, 14:03

Aita Agirre kulturguneko obrak direla-eta, Trenbide kalea itxita egon da aste honetan, eta datorren astean ere halaxe jarraituko du.

Argindarraren kableentzako hodiak sartu behar dituzte eta horretarako itxi egin dute Aita Agirre eta Inazio Bereziartua musika eskola artean dauden eskailerak. Udaletik jakinarazi dutenez, pare bat astean bukatuko dituzte lanak.

Aita Agirre eraikineko obrak, bestalde, bide onean doazela jakinarazi dute Hirigintza Sailetik, eta ondo bidean, urtarrilaren erdialderako bukatuko dituztela lanak.

2018 11 07 trenbide itxita obrak elgoibar zuloa

trenbide itxita obrak elgoibar 3

2018 11 07 trenbide itxita obrak elgoibar 1