Asfaltatze lanak egingo dituzte Mintxetan, Basarten eta Erretsundin astelehenetik aurrera

Barren.eus 2018ko urr. 11a, 13:36

Mintxetan, Basarten eta Erretsundiko zubian asfaltatze lanak hasiko dituzte datorren astelehenean (urriak 15).

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, Asfaltos Urretxu enpresak egingo ditu asfaltatze lanak. 1.370 metro koadroko hedadutran izango dute eragina lanek. Zehazki, Basarte auzoko hainbat kale eta bide, Mintxetara igotzeko errepidea, Mintxetako aparkalekua eta autopista gainetik igarotzen den Erretsundiko zubiaren zoruan jarriko dute asfalto berria.

Udalak 33.200 euro bideratu ditu lanetarako eta hiru egunetan amaituta egongo direla aurreikusten dute, eguraldiak horretarako aukera ematen badu. Hona aslatatze lanak egingo dituzten guneeak iruditan.

2018 10 11 Asfaltatze lana mintxeta

2018 10 11 asfaltoa jarriko mintxeta aparkalekua elgoibar

2018 10 11 asfaltoa jarriko Basarte elgoibar

2018 10 11 asfaltatzea erretsundi zubia