“Karakol” zubia itxita egongo da hurrengo bi asteetan

Barren.eus 2018ko urr. 8a, 12:02

Karakol zubia pare bat astean itxita egongo dela jakinarazi du Elgoibarko Udalak, Juan Mugertza kalean irisgarritasuna hobetzeko egiten ari diren lanengatik.

Karakol izenaz ezaguna den pasabideak Juan Mugertza kalea eta Trenbide kalea lotzen ditu. Pista beltzean egiten ari diren lanengatik itxiko dute hurrengo bi asteetan. Juan Mugertza kaleko hainbat bizilagunek jasaten dituzten hezetasun eta iragazketa arazoei irtenbidea emateko lanak egiten dihardute azken asteetan inguruan. 

Inpermeanilizatzeko lanak hasi dituzte egunotan, eta lanok bukatutakoan hormigoia botako dute kaleko zoruan. Bi zereginok bukatu bitartean itxita egongo da Karakola.

mugurutza kalea pistabeltza obretan elgoibar