Haurrentzako jolas parke bat eraikiko dute San Roken

Barren.eus 2017ko aza. 21a, 13:28

San Roke kalean umeentzako jolas parke berri bat egiteko lanak hasi dituzte asteon Elgoibarren. Parkea San Roke kaleko 16 eta 18 zenbakietan dauden etxebizitzen artean dagoen lorategi-plazatxoan kokatuko dute.

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, 32.220,65 euro (BEZ kanpo) inbertituko ditu San Roken umeentzako joko gune berri bat eraikitzeko. Lanak atzo hasi zituzten eta hilabeteko epean amaituko dituztela aurreikusten dute udal arduradunek, betiere eguraldiak laguntzen badu. Maderplay enpresak jarriko ditu jolasak: txirrista bat, tunel bat eta bi malguki, besteak beste. Jokoak altzairu herdoilgaitzez eginak daude eta parkean sortuko duten erliebean integratuko dituzte.
Elgoibarko Udaleko Hirigintza zinegotzi Iosu Arraizen esanetan, lurzoruaren egokitzapena (landare-lurrak eta zintarriak kendu), egungo zintarriak mugatzen duen perimetroaren barruan kautxozko zoru jarraiaren instalazioa, jardinera eta banku jarraietako oinarrietako igeltserotsa lanak, lorezaintza (heskai landaketa) eta argiztapen eta hiri-altzarien berkokapena dira obrea hauetako zeregin nagusiak.

san roke haur parkea elgoibar planoa

san roke haur parkea elgoibar planoa 2

haur parkea obretan elgoibar san roke