Urazandi auzoan 120 LED argi jarri dituzte

Barren.eus 2017ko aza. 13a, 13:40

Urazandi auzoko 120 argi puntu berrizen ari dira egunotan. Argi zaharkituak kendu eta LED teknologiadunak jarri dituzte Uranzadi, Kalamua, eta Morkaiku kaleetan zein King Kong zubian.

Urazandin LED argiak jartzeko lanok, 2017-2020 aldirako eraginkortasun energetikoaren Plan estrategikoaren barruan gauzatu ditu Elgoibarko Udalak. Udal agintarien kalkuluen arabera, argiztapen sistema berriek energia-kontsumoan gutxi gorabehera %66ko (55.186 KWh/urte) aurrezpena ekarriko dute. Halaber, CO2 isuriak 21 tona inguru murriztuko direla ezagutarazi dute. Abantaila gehiago ere aipatu dituzte, argiteria publikoa "seguruagoa" eta uniformeagoa izango dela, besteak beste.
Urazandi auzoko argiteria berritzeko 55.000 euroko inbertsioa egin du Udalak.
Aurrez, Altzola eta Sigma auzoetako argiteria berritu zuten, 2014. urtean. Era berean, plaza eta bolatokiko argiteria eta baita San Bartolome eta Errosario kaleetakoak ere berritu zituzten 2015ean. Iaz, azkenik, 33.000 euro inbertitu zituen Udalak 77 argi puntu aldatzeko, hain zuen ere, San Roken, Arregitorren eta San Frantziskon.

∞Lotura duten albisteak:

led argiak urazandi elgoibar jartzen2

led argiak urazandi elgoibar berria lurrean

led argiak urazandi elgoibar zaharra

led argiak urazandi elgoibar 1

elgoibar kingkong zubia argiak egunez