Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

mendaro parkea berritutaEtxebarri parkean zegoen pergola kendu, ingurua txukundu eta mahai-jokoen txokoa sortu du Mendaroko Udalak: partxisa, xake-taula, igel-jokoa, karta-jokorako mahaia eta laberinto bat jarri dituzte. 

Joan den barixakuan atondu zuten txokoa, bere argiztapen eta guzti. Kaleko argiak pizten direnean isotuko dira jolas-mahaiak eta aulkiak ere. 

Era berean, herriko aulki publikoak berritzen ere badihardu Mendaroko Udalak. Markatuta dituzte konpondu beharrekoak eta hasi dira berriak jartzen. “Margotzeko eta barniza emateko kendu ditugu batzuk, eta okerren daudenak, polietanozko aulkiengatik ordezkatuko ditugu”. Bestalde, herriko hainbat gunetan, Mañuska kalean eta Trinitate kaleko plazan, lorontzi handiak jarriko dituzte, apaingarritzat.

mendaro parkea berrituta h1

mendaro parkea berrituta h3

 mendaro parkea berrituta v2

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza