Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

sigma elgoibar berrurbanizatu fotomontaia 2Sigma auzoko bizilagunek dituzten irisgarritasun arazoei irtenbidea emateko asmoz, auzune osoa berrurbanizatu eta sarbideak hobetzeko proiektua idazteko lana lehiaketara atera zuen Elgoibarko Udalak, eta Injelan enpresari adjudikatu diote.

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, zazpi enpresa aurkeztu ziren lehiaketara eta Injelan enpresari adjudikatu diote Sigma auzoa berrurbanizatzeko proiektua idazteko lana, 61.550 euroan (BEZ gabe). 34.900 euro proiektua idazteko izango dira eta 26.650 euro lanen zuzendaritzarako.
Elgoibarko Udaleko Hirigintza zinegotzi Iosu Arraizen esanetan, 2015eko irailean hasi ziren gai hau lantzen, Debegesako arkitektoen laguntzaz. Auzokoekin bilera bat baino gehiago izan dituztela gaineratu du. “Bilera ireki bat egin genuen lehenik, gure asmoen berri eman eta auzotarren iritzi eta proposamenak jasotzeko. Auzoko elkartearekin ere bildu ginen, eta auzotar guztiekin azkenik, auzoko elizan egin genuen azken bileran”
• 1.350.000 euroko aurrekontua
Sigma auzunea berrurbanizatzeko proiektua gauzatu ahal izateko 1,35 milioi euro beharko dituztela kalkulatzen du Udalak, eta Arraizek dio diru kopuru hori lortu ahal izateko kanpo finantziazioa beharrezkoa izango dela. Bien bitartean, berrurbanizazioaren ildo nagusiak finkatu nahi dituzte. Batetik, oinezkoentzako eta autoentzako irisgarritasuna hobetu nahi dute auzo barruan; eta, bestetik, Sigma auzorako sarrera-irteerak hobetu. Olasoko biribilgunea izango litzateke auzora sartu eta irteteko bide bakarra. Bertatik hasiko litzateke auzoa gurutzatuko lukeen bidea, “zirkuitu modukoa”, Arraizen berbetan. Bide horrek, Sigmako etxeen gainaldetik igaro ostean, Aizpizkar kalearekin bat egingo luke, Idotorbe bailarako baserrietara daraman bidearekin, alegia.
N634 errepidetik gertuen dauden etxeen aurretik pasatzen den Eulogio Estarta kalea eta aparkalekua lotzeko bidea ere egingo lukete, Eulogio Estarta elkartearen eta frontoiaren aurretik, hain zuzen ere. Horretarako, besteak beste, gaur egun frontoiaren aurrean dagoen horma botako lukete.
Era berean, auzoaren goialdean dauden etxeek (5,6, 7, 8, eta 9 zenbakiek) ere lotura izango lukete aparkalekuarekin.

Babes Ofizialeko Etxebizitzen sustapena
Sigma auzorako aurreikusita dauden beste proiektuetako bat da Zabalpena izeneko lursailari dagokiona. Sukia eraikuntza enpresak babes ofizialeko zein merkatu libreko etxebizitzak eraikitzeko asmoa du gaur egun aparkalekuak dauden gainaldean dagoen lur eremuan. Hain justu ere, babes ofizialeko 49 etxebizitzen sustapena egin nahi du Sukiak hurrengo hilabeteetan. Proposamenak izaten duen erantzunaren arabera egingo dituzte etxebizitza horiek.sigma elgoibar orokorra

sigma elgoibar berrurbanizatu fotomontaia

sigma elgoibar berrurbanizatu fotomontaia 5

sigma elgoibar berrurbanizatu fotomontaia 3

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza