Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 igogailua mendaro obrak hasi h1Hasi dituzte Garagartza kalea Herriko Enparantzarekin lotuko duen igogailu publikoa egiteko lanak. Mendaroko udaletxearen atzeko aldean eraikiko dute igogailua.

Herriko Enparantza Garagartza auzoarekin lotuko duen igogailua egiteko lanak hasi dituzte asteon Mendaron, inguru horretako irisgarritasuna hobetzeko asmoz. Izan ere, igogailu publiko honek Mendaroko bi gune horien arteko altuera desberdintasuna gainditzen lagunduko du, egun dauden eskailerei beste aukera bat eskainiz. Igogailua egitea erabaki zutenean, erabilera handia izango duen ekipamendua izango dela adierazi zuen Mendaroko alkate Sonia Garciak. “Kontuan izanda Garagartzako kale nagusietan gutxi gorabehera 300 pertsona bizi direla eta han daudela San Agustin kultur gunea –aisialdi ekintzak eta ikuskizunak egiten dira eta musika eskola ere bertan dago– eta haur-eskola pentsatzen dugu beharra badagoela eta igogailuak erabilera handia izango duela”, adierazi zuen Mendaroko alkateak.

Zubieder eraikuntza enpresa ari da igogailua jartzen, eta 103.840,09 eurokoa (BEZ kanpo) izan da obraren esleipena.

2016 11 11 igogailua mendaro obrak hasi

 igogailua mendaro obrak hasi 1

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza