Trenbide kalea berrurbanizatzeko lanak hasi dituzte

Barren.eus 2016ko abu. 31a, 12:22

Trenbide kalean dauden autoentzako aparkalekuak berritu, eta oro har kale osoa berrurbanizatzeko lanak hasi dituzte asteon. Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, lanek irauten duten bitartean trafikoan aldaketak egongo dira. Hala, besteak beste, Trenbide kale guztia noranzko bakarrean jarriko dute.

Elgoibarren trenbide-sarearen integrazioa hobetzeko lanen barruan, Trenbide kalean dauden autoentzako aparkalekuak hobetzeko lanak hasi dituzte. Euskotrenek Elgoibarko Udalari lagatako lurretan daude aparkalekuak. Aparkalekuak berritzeaz gainera, kale osoa berrurbanizatuko dute.
Lanek irauten duten bitartean, aldaketak egongo dira trafikoan (ikus beheko mapan):
Trenbide kalea, noranzko bakarreko kalea izango da, Bernardo Ezenarrotik Santa Ana kaleko biribilgunera arte.
Trenbide gaineko zubia, noranzko bakarreko bidea izango da, Bernardo Ezenarrotik San Rokera arte.

Aparkalekuei dagokionez, Bernardo Ezenarro, Osasun Zentrotik Trenbidera noranzko bakarrekoa izango denez, aparkatu ahal izango dute ibilgailuek alde batean (seinaleak jarrita daude). Trenbide gaineko zubian ere, jaitsierako karrila ibilgailuek okupatuko dute aparkatzeko erabili ahal izango delako.

Elgoibarko Trenbide kalea berurbanizatzeko obrak egiteko kontratuaren esleipen eta sinadura iragarkian ageri denez, Murgil Eraikuntzak enpresari esleitu zaizkio lanak eta 165.837,34 eurokoa izan da esleipenaren diru-kopurua. Zehaztu gabe dago obrak zenbat denborarako izango diren.

trenbide kalea obrak elgoibar mapa

2016 08 30 trenbide kalea elgoibar obrak hasi1

trenbide kalea elgoibar obrak hasi