Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 16 olaso pasabidea1

Sigmako josteko makinaren ondoko pasabidea desmuntatuko dute bihar, barixakua. Lanak gauez egingo dituzte, 22:00etatik aurrera.

Zizilionen pasabide berria eraikitzeko, zaharra kendu behar dute lehenik. Gauez egingo dira lanak, trafikoan ahalik eta eraginik txikiena izateko. Bilborako noranzko trafikoa Sigmako zubitik desbideratuko dute. Olasope industrialdetik igaroko da, eta Olasoko errotondan irtengo da.

Donostiako noranzkoan joango diren ibilgailuak Olasoko errotondatik sartuko dira herrira eta Sigmako zubitik irtengo dira.

Horrez gain, zebrabide bat prestatu dute oinezkoek errepidea zeharkatzeko. Pultsadoredun semaforoak egongo dira alde banatan. Pasabide berria erabiltzeko prest dagoenean kenduko dute zebrabidea.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza