Argindar mozketak egingo dituzte Elgoibarren eguenera bitartean

Barren.eus 2016ko api. 26a, 14:20

Elgoibarko Udaleko Hirigintza Sailak jakinarazi duenez, Iberdrola azpiegitura elektrikoak berritzen ari dela-eta argi mozketa “laburrak” egingo dituzte gaurtik eguenera bitartean Elgoibarko hainbat gunetan.

Iberdrola argindar konpainiak Elgoibarren eta Mendaron dituen argindarra bideratzeko azpiestazioetan egiten ari den lanen ondorioz, argindar mozketa labur batzuk izatea posible dela jakinarazi dute Udaleko Hirigintza Saileko arduradunek. Gauzak ondo bidean, gehienez ere bi minutuko argi mozketak izango direla zehaztu dute, gaurtik eguenera bitartean. 

  • Gaur, hilak 26, 18:00etatik 19:30era aurreikusten dituzte argindar mozketak, goiko planoan zirkulu laranjen barruan sartuta dauden eremuetan.
  • Eguaztenean (apirilak 27) 19:00ak inguruan gerta daitezke mozketak, planoan zirkulu arroxaren barruan dauden tokietan. 
  • Eguenean (apirilak 28) 19:00etatik aurera aurreikusten dituzte argindar mozketak, zirkulu gorriaren barruan.