Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 04 19 maala errotonda obretanMaalan biribilgune itxia egingo dute. Lanak astelehenean hasiko dira. Iosu Arraiz hirigintza zinegotziaren arabera, "ez da aurreikusten trafikoan eragin aipagarririk".

Astelehenean, lanak hastean, funtzionamendua orain arte bezalakoa izango da goizean, trafikoa gutxitu artean. Gero, 10:00etatik aurrera, erdiko bidea moztuko dute, eta biribilgune itxi baten erara funtzionatuko du.

Iosu Arraiz hirigintza zinegotziak jakinarazi du erreiak estutu egin beharko dituztela horretarako. Errei bakarra lagako dute errotondara sartzeko. Arraizen arabera, "ez da aurreikusten trafikoan eragin aipagarririk".

Lanen iraupena sei astekoa izango da. Bitarte horretan, Pulimentos Paco aurreko semaforoa ez da anulatuko, lanak amaitu bitartean oinezkoak handik pasa daitezen.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak eguaztenean argitaratu zuen biribilguneko lanen kontratuaren formalizazioa. Campezo Obras y Servicios SAri esleitu dizkiote lanak. Esleipenaren zenbatekoa 106.652,42 eurokoa da (gehi %21eko BEZari dagozkion 22.397,01 euro).

2016 04 16 maalako biribilgunea2

2016 03 02 maalako biribilgunea1

Lotura duten albisteak:

 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza