Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 29 hazi hezi faceHazi Hezi aldizkariaren erreportaje sorta baten bilduma berezia, eta urtebeteko harpidetza doan, jasoko dute haur jaioberrien Gurasoek Elgoibarren.

Elgoibarko Udalak laguntza eskaini nahi die etxeko heziketa lanetan guraso izan berriei. Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesari esker, gurasoei zuzenduriko Hazi Hezi aldizkariaren erreportaje-sorta baten bilduma jasoko dute haur jaioberrien gurasoek. Haurra Udalaren Arreta bulegoan erroldatzerakoan jasoko dute honi buruzko informazioa gurasoek, eta ondoren, Kultur Etxean, Euskara Sailean, eskuratu ahal izango dute aldizkari berezi hori, bulego orduetan (07:30-15:00). Gainera, Udalari esker, urtebeteko harpidetza (4 zenbaki) doan eskuratzeko aukera ere izango dute. 

Etxeko komunitateari zuzenduriko heziketa aldizkaria da Hazi Hezi. Gurasoei, aitona-amonei, familiei edo hezitzaileei, haurren heziketan eta garapenean laguntzeko tresna izateko bokazioz jaioa.

Elgoibarko Udalak gogora ekarri nahi izan du urteak daramatzala haurra izan berri duten gurasoei zuzenduriko transmisio kanpaina antolatzen. Kanpaina horren baitan, lau euskarri erabiliko ditu Udalak aurten:

  • Gutuna: haur jaioberriarengatik zorionak emateko eta euskara erabiltzeko edota ikasteko aholkua emateko. Udalak, bidenabar, euskara ikasteko diru-laguntzak ematen dituela gogorarazten die gurasoei, 0-12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoek matrikularen erdia ordaintzen baitute euskaltegietan.
  • Biorrikoa: gurasoen hizkuntza gaitasuna kontuan harturik, hiru mezu ezberdin prestatu dira: lehenengoa, guraso euskaldunei zuzendutakoa; bigarrena, guraso erdaldunei zuzendutakoa; eta hirugarrena, guraso mistoei zuzendutakoa.
  • Kanta-jolasen DVDa
  • Hazi Hezi aldizkariaren bilduma berezia, eta urtebeteko harpidetza doan.

2016 03 29 hazi eta hezi azala

 

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza