Elgoibarko Institutu zortzi ikaslek lortu dituzte aurten ohorezko matrikulak

Barren.eus 2023ko eka. 14a, 16:51

IES Elgoibar BHI ikastetxetik jakinarazi dutenez, Batxillerrean zortzi ikaslek lortu dituzte ohorezko matrikulak 2022-23 ikasturtean.

Honako hauek dira matrikuladun ikasleak, argazkian goiko ilaratik eta ezkerretik hasita: Etor Ezenarro Ariznabarreta, Ane Gonzalez Aldalur eta Markel Goenaga Urain. Beheko ilaran, Iñigo Sastre Estarta, Lore Leturiondo Garcia, Lucia Madina Arrillaga, Janire Prieto Arribas eta Naroa Rodriguez Aranburu. Ikastetxetik zorionak eman dizkiete eta zorte ona opatu diete selektibitaterako.

Ohorezko matrikulak urtez urte Elgoibarko Institutuan:

2022 -  2021 -  2020 - 2019 - 2018 - 2017 - 2016 - 2015 2014 - 2013 - 2012 - 2011 - 2010 2009 - 2008 2007 2006.