Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 07 ikastolaren eguna elgoibar umeak onaElgoibar Ikastolatik jakinarazi dute zapatuan, ekainaren 10ean, ospatuko dutela aurten Ikastolaren Eguna, ikasturteari amaiera emateko festa giroko eguna.

Goizean goiz hasiko dute jaia, plazatik ikastolaraino trikitilari eta buruhandiekin egingo duten kalejirarekin. Behin ikastolan, askotariko jarduerak eta ekintzak izango dituzte prest familiek "elkarrekin egun polit bat pasa dezaten": Jolasen Txokoa, aurpegia margotzea, marrazki lehiaketako erakusketa, baratza, Morkaikokoek egingo duten sari banaketa ekitaldia, eta Niala magoaren ikuskizuna prestatu dituzte.

Era berean, mailaka ere prestatu dute egitaraua (ikus beherago)

2023 06 07 ikastolarewn eguna ikastola egitaraua

2023 06 07 ikastolarewn eguna ikastola egitaraua mailaka

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza